Kargatzen...
Itxi

Fitxaketa

Melisa Gretter, Kutxabank Araskiren lehen fitxaketa hurrengo denboraldirako

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren denboraldirako Araski berriaren lehen fitxaketa eta laugarren pieza da Gretter. Argentinako joko-antolatzailea Estudiantesen izan da azken hiru denboraldietan.

Melisa Gretter. Argazkia: @Araski

Kutxabank Araskik Melisa Gretter joko-antolatzaile argentinarraren fitxaketa iragarri du ostiral honetan.

Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren denboraldirako Araski berriaren lehen fitxaketa eta laugarren pieza da Gretter. Argentinako joko-antolatzailea Estudiantesen izan da azken hiru denboraldietan.

Azken denboraldi honetan, Estudiantesekin, Gretterrek 24 partida jokatu ditu txapelketa nazionalean, 7 puntu, 4,2 errebote, 4,9 asistentzia eta 1,6 lapurretako batez bestekoa lortuz.

Albisteak (2)