Fitxaketa
IDK Euskotrenek Dulcy Fankam pibota fitxatu du, 2023-24 denboraldirako
EITB MEDIA
Donostiako klubak puntuak, erreboteak eta barnealdeko jokoan sendotasuna lortzeko asmoz fitxatu du jokalaria. Fankam kamerundarra da, 1,93ko altuera du eta 23 urte ditu. Aurreko denboraldian, NCAAn aritu da, South Floridan, eta batez beste 16,5 puntu sartu eta 12,3 errebote hartu ditu.
IDK Euskotrenek Dulcy Fankam pibota fitxatu du 2023-24 denboraldirako, Donostiako klubak astelehenean jakitera eman duenez. Gipuzkoako taldeak puntuak, erreboteak eta barnealdeko jokoan sendotasuna lortzeko fitxatu du jokalaria. Fankam kamerundarra da, 1,93ko altuera du eta 23 urte ditu. Aurreko denboraldian, NCAAn aritu da, South Floridan, eta batez beste 16,5 puntu sartu eta 12,3 errebote hartu ditu partidako.
Fankamek Memphisko Unibertsitatean ere jokatu du, 2019tik 2021era bitartean. Seattle Storm WNBAko taldeak aurtengo draft-ean hautatu zuen, 21. postuan, bigarren multzoan. Kamerungo selekzioarekin aritutakoa da; 2021ean, AfroBasket txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen Fankamek.