Itxi

Lointek Gernika

Lointek Gernikak Eurocup txapelketa jokatuko du 2023-24 denboraldian, aurreko sei urteetan bezala

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Antolatzaileek aldaketa batzuk egin dituzte txapelketako formatuan: ez da mugarik izango herrialdeei dagokienez, eta, hortaz, konferentziak kendu ditu. Multzokako fasea abuztuaren 9an zozkatuko dute, Munichen.

Lointek Gernikako jokalariak, aurreko denboraldiko Eurocupeko partida bat amaituta (EITB Media).

Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketa jokatuko du 2023-24 denboraldian, ostegunean Bizkaiko klubak jakitera eman duenez. Hala, Lointek Gernikak zazpigarren denboraldiz jarraian hartuko du parte Eurocupen; urte berezia izango da, antolatzaileek aldaketa batzuk egin baitituzte txapelketako formatuan: ez da mugarik izango herrialdeei dagokienez, eta, hortaz, konferentziak kendu ditu.

"Beste urte batez, taldeak Gernikaren eta Bizkaiaren izena erakutsi egingo du Europan barrena. Atzean geratu da 2017-18ko estreinako sasoi hori. Gaur egun, talde bizkaitarra txapelketako klasikoenetako bat bilakatu da", nabarmendu du Lointek Gernikak. Endesa Ligako taldeei erreparatuta, Uni Gironak, Movistar Estudiantesek eta Cadi La Seuk ere jokatuko dute Europa mailako bigarren txapelketa, Lointek Gernikaz gain.

2023-24 denboraldiko Eurocupeko Multzokako fasea abuztuaren 9an zozkatuko dute, Munichen.

Albisteak (5)