30 JARDUNALDI
Endesa Liga irailaren 23an hasiko da, eta Araski, IDK eta Gernikak etxean ekingo diote
A. A. | EITB MEDIA
Liga erregularra apirilaren 20an amaituko da, eta play-offek apirilaren 25etik maiatzaren 16ra arte iraungo dute, gehienez.
Emakumezkoen Endesa Ligak 2023-24 denboraldiko egutegia zozkatu du astearte honetan. Hasiera batean, zozketa 12:00etan izan behar bazuen ere, arazo tekniko batzuk tarteko arratsaldera arte itxaron behar izan dute klubek sasoi berriko norgehiagoken datak ezagutzeko.
Txapelketa irailaren 23an hasiko da, eta lehenengo jardunaldi horretan etxean aritzea egokitu zaie euskal talde guztiei. Hala, Kutxabank Araskik Baxi Ferrol Galiziako taldea izango du bisitari; IDK Euskotrenek, ostera Bembibre hartuko du Gascan. Azkenik, Lointek Gernikak Ensino garaitu beharko du Malosten.
1. JARDUNALDIA – IRAILAK 23, LARUNBATA
Kutxabank Araski – Baxi Ferrol
Barça CBS – Cadi La Seu
IDK Euskotren – Emb. Pajariel Bembibre
Movistar Estudiantes – Hozono Global Jairis
Perfumerias Avenida – SPAR Kanaria Handia
Valentzia Basket – Celta Zorka Recalvi
Lointek Gernika – Duran Maquinaria Ensino
Casademont Zaragoza – Spar Girona
Txapelketako liga erregularrari apirilaren 20an emango zaio amaiera, eta horrako horretan ere euren zaleen babesa izango dute lagun euskal taldeetako bik, Araskik eta IDK-k, hain zuzen ere; ez, ordea, Gernikak. Horrenbestez, honako hauek izango dira azken jardunaldiko neurketak euskal taldeentzat: Araski – Jairis, IDK – Ensino eta Avenida – Gernika.
30. JARDUNALDIA – APIRILAK 20, LARUNBATA
Kutxabank Araski – Hozono Global Jairis
Baxi Ferrol – Movistar Estudiantes
Spar Girona – SPAR Gran Canaria
IDK Euskotren – Duran Maquinaria Ensino
Cadí La Seu – Valencia Basket
Celta Zorka Recalvi – Emb. Pajariel Bembibre
Perfumerías Avenida – Lointek Gernika
Casademont Zaragoza – Barça CBS
Hortik aurrera, apirilaren 25etik hasita, liga txapelduna erabakiko duten play-offak jokatuko dira, gehien-gehienez maiatzaren 16ra arte luzatuko direnak.