FITXAKETA
Lointek Gernikak Marie-Michelle Milapie pibota fitxatu du
EITB MEDIA
Italiako Campobasso taldetik iritsiko da Gernikara jokalari frantziarra hurrengo denboraldirako.
Marie-Michelle Milapiek (27 urte, Amiens) Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du 2023/2024 denboraldian. Italiatik iritsiko da pibota, Campobasso taldetik, hain zuzen ere. 2022/2023 denboraldian, 8,6 puntu eta 5,1 errebote hartu zituen, batez beste. Frantziarrak Eurocup Womenen jokatu du, baita Euroligan ere, baina lehen aldiz arituko da Emakumezkoen Endesa Ligan. Frantziarekin internazionala izan da, harrobiko taldeetan zein talde nagusian.
Hain zuzen ere, Milapiek Frantzian jokatu du ia bere ibilbide guztian. Basket Landesen jokatu zuen 2019/2020 denboraldira arte; ondoren, Lattes Montpellierrera joan zen. Bi denboraldiren ostean, Flammes Carolo talde klasikora eman zuen jauzia. Iaz, berriz, lehen aldiz jokatu zuen bere herrialdetik kanpo, Italiako Campobasson. Orain, lehen aldiz jokatuko du Emakumezkoen Endesa Ligan.
Milapiek nabarmendu du Lointek Gernika Bizkaia ligako talderik onenetako bat dela: "Talde oso lehiakorra da, ez bakarrik ligan, baita Eurocup Womenen eta Kopan ere. Gogotsu nago nire taldekide berriak ezagutzeko, eta lanean hasteko, helburuak bete ahal izateko".