Itxi

Rotterdam

Brontzezko domina irabazi dute Eguiluz, Rodriguez, Ugarte eta Zudaire euskal saskibaloi jokalariek

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Alemania mendean hartu dute Espainiako selekzioarekin 48-49, gurpildun aulkiko saskibaloian. Gainera, Zudaire torneoko boskote onenean sartu dute.

Bea Zudaire, Naiara Rodrigez eta Agurtzane Eguiluz, brontzezko dominarekin. Argazkia: Basque Team

Agurtzane Eguiluz, Naiara Rodriguez eta Laura Ugarte gasteiztarrek eta Bea Zudaire iruindarrak brontzezko domina irabazi dute gurpildun aulkiko Europako Saskibaloi Txapelketan, Rotterdamen, Alemaniari hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidan 48-49 irabazita. Gainera, Zudaire torneoko boskote onenean sartu dute. Eguiluz, Rodriguez eta Zudaire Basque Team taldeko kideak dira.

Neurketaren lehen laurdenean, Espainiako selekzioa aurretik zen 6-12. Bigarren laurdenaren osteko atsedenaldian ere aurretik jarraitzen zuten: 15-28. Aldageletatik bueltan, berriz, norgehiagokak distira galdu zuen, eta Eguiluzen, Rodriguezen, Ugarteren eta Zudaireren taldeak ez zuen asmatu saskiratzeetan; izan ere, bost puntu baino ez zituzten gehitu markagailura. Azken laurdena iritsita, Alemaniak guztiz buelta eman zion partidaren noranzkoari: 40-39. Bea Zudairek hiru saskiratze jarraian lortu arren, Miller alemaniarrak luzapenera bideratu zuen partida, 45 puntuko berdinketari esker.

Urduritasuna izan zen nagusi azken minutuetan. Naiara Rodriguezek aurretik jarri zuen Espainia, eta Millerrek berriz ere berdindu zuen: 47-47. Amaierarako bi minutu eta erdi baino ez zirela falta, Zudairek egin zuen saskiratze erabakigarria; alemaniarrek jaurtiketa libre bat bakarrik sartu zuen, markagailuan 48-49 utzita.

Albisteak (1)