19:00etan
Bilbao Basketek asteazken honetan ekingo dio FIBA Europe Cupen bigarren faseari Gottingenen kontra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Norgehiagoka 19:00etan hasiko da Miribillan, eta zuzenean izango da ikusgai EITBn: streamingez eitb.eus-en, eta telebistan, ETB4 katean.
Surne Bilbao Basketek asteazken honetan hasiko du FIBA Europe Cup txapelketaren bigarren fasea, BG Gottingen talde alemaniarraren kontra, Miribillan, 19:00etan. Lau taldeko lau multzo arituko dira lehian, final laurdenak baino lehen. Lehen fasean lehen tokian geratu diren hamar taldeetako bi izango dira aurre aurre asteazkenean. Bigarren geratu diren sei talde onenek ere lortu dute aurrera egitea.
Bilboko taldeak partida guztiak irabazi ditu orain arte, Anwill Wloclawek poloniarra (egungo txapelduna), Caledonia Gladiators eskoziarra, eta BC Sibiu errumaniarra mendean hartuta. Aurkari horiek kanporatuta geratu dira.
Gottingenek, bestetik, Ytalyum Varese italiarrari, Keravnos BC zipretarrari, eta BC TSU Tbilisi georgiarrari irabazita egin du aurrera FIBA Europe Cupen.
Ponsarnauk gidatzen duen ekipoak, beraz, txapelketa honetan porrota zer den jakin gabe abiatuko du bigarren fase hau. Gainera, Endesa Ligako azken neurketan Valentzia garaitzetik dator.
EITBk partida zuzenean ikusteko aukera eskainiko du, eitb.eus webgunean zein ETB4 telebista-katean.