Itxi

Endesa Liga

IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak garaipena lortu dute; Kutxabank Araskik galdu egin du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gasteizko taldeak ezin izan du ezer egin Valentziaren kontra, Endesa Ligako 12. jardunaldian 74-35 galduta. IDK Euskotrenek 85-65 irabazi du Lugon, eta Gernikak Gran Canaria hartu du mendean: 56-68.

Lointek Gernikak eta Gran Canariak jokatutako partida.

Endesa Ligako hamabigarren jardunaldiak bi garaipen eta porrot bat utzi ditu euskal taldeentzat. IDK Euskotrenek 85-65 irabazi zion Ensino Lugori, eta Lointek Gernikak Gran Canaria hartu zuen mendean: 55-65. Kutxabank Araskik, ordea, porrot latza jaso zuen Valentziaren kontra: 74-35.

Made Urietak entrenatzen duen taldeak ez zuen Valentzian asmatu. Batetik, etxekoen erasoan hartutako erreboteak min handia egin zienez, neurketa osoan atzetik ibili zen Gasteizko taldea. Bestetik, desabantaila gutxitzeko abiadurak ez zuen emaitzarik izan. Beraz, Lointek Gernikaren eta Bembibreren kontrako garaipenekin abiatutako bolada ona bukatu zitzaion asteburuan.

Aitzitik, bai IDK Euskotren bai Lointek Gernika Endesa Ligako lehen postuetan indartu dira, jardunaldi honetako garaipenei esker. Fankan, Massey, Alba, Maria eta Westerik jokalariek osatutako boskotea kantxaratu zuen Azu Muguruzak, eta Donostiako taldea aurretik hasi zen lehen laurdenetik. Jokoa aurrera zihoan heinean, norgehiagoka berdintzen joan zen, eta laurden bat baino falta ez zela, etxekoak ziren aurretik, puntu bakarreko aldearekin: 48-47. Amaierarako bost minutura, talde donostiarrak buelta eman zion markagailuari, Mariaren eta Whalenen saskiratzeei esker. Horrez gain, azken txanpan sartutako bi tiro librek garaipena eman zion IDK Euskotreni.

Azkenik, Lointek Gernika Bizkaiak ere irabazi egin zion, Gran Canariari, 55-68. Bizkaiako taldea bosgarren dago Endesa Ligako sailkapenean, 20 punturekin. Kopako postuetan sendotzen ari da, beraz.

Albisteak (2)