Kluba utziko du
Gracia Alonso de Armiñok ez du jarraituko IDK Euskotrenen
EITB MEDIA
Bilboko hegalekoak (31 urte) 2023-24 denboraldiko amaierara arteko kontratua zuen Gipuzkoako taldearekin, baina, klubak iragarri duenez, bi aldeak ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko. Movistar Estudiantesek fitxatu du.
Gracia Alonso de Armiño hegalekoak ez du jarraituko IDK Euskotrenen, Gipuzkoako klubak ostiralean iragarri duenez.
Bilboko hegalekoak (31 urte) 2023-24 denboraldiko amaierara arteko kontratua zuen Gipuzkoako taldearekin, baina, klubaren arabera, bi aldeak ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko. Movistar Estudiantes taldeak fitxatu du.
"Eskerrik asko eta zorte on, Gracia" esanez bukatu du IDK Euskotrenek X sare sozialean zabaldu duen jakinarazpen ofiziala.