Itxi

Endesa Liga (20. jardunaldia)

IDK Euskotrenek garaipena eskuratu du; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, porrot egin dute

EITB Media

Leer en Castellano

Endesa Ligako 20. jardunaldian, Gipuzkoako taldeak 77-57 menderatu du Celta, Arabakoak 65-56 galdu du Estudiantesen kontra, eta Bizkaikoak 66-75 galdu du Ferrolen aurka, etxean.

IDK Euskotreneko jokalariak, Celta mendean hartuta. Argazkia: @ibaetabasket

Endesa Ligako 20. jardunaldiak euskal taldeen garaipen bakarra utzi digu. Maila gorenean ditugun hiru ordezkarietatik bik porrot egin dute, eta bakarra atera da garaile.

IDK Euskotren izan da garaipena bereganatu duen euskal talde bakarra. Donostian, etxean, Celta menderatu du Gipuzkoako taldeak, 77-57ko emaitzarekin. Horrenbestez, IDK Euskotren sailkapeneko seigarren postuan dago, 12 garaipen eta 8 porroteko balantzearekin.

Bestalde, Kutxabank Araskik 65 eta 56 galdu du Estudiantesen aurka Madrilen jokatutako neurketa. Arabako taldea sailkapeneko hamaikagarrena da, 8 garaipen eta 12 porrot dituela, eta lau garaipeneko tartea du jaitsiera postuekiko.

Azkenik, Lointek Gernikak ere porrot egin du. BAXI Ferrol 66-75 nagusitu da Gernika-Lumoko taldearen etxean, Malosten. Horrela, bada, Lointek Gernika sailkapeneko zazpigarren postuan dago, 11 garaipen eta 9 porroteko balantzearekin.

Albisteak (3)