MUGARRIA NBA-N
LeBron Jamesek 40.000 puntuko langa hautsi du NBAn
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lakerseko hegalekoak, NBAko historiako saskiratzailerik onenak, beste mugarri bat ezarri du larunbatean NBAn, elitean eman dituen 21 denboraldietan 40.000 puntuko langa gainditu baitu.
LeBron Jamesek 40.000 puntuko langa gainditu du larunbat honetan NBAn, bere taldeak, Los Angeles Lakersek, Denver Nuggetsen aurka jokatu duen partidan kopuru hori lortzeko falta zitzaizkion 9 puntuak eskuratuta.
LeBron (39 urte) NBAren historiako saskiratzaile onena bihurtu da AEBko saskibaloi-ligan egiten ari den 21. denboraldi honetan, Kareem Abdul-Jabbar (38.387), Karl Malone (36.928), Kobe Bryant (33.643) eta Michael Jordan (32.292) handiak ere aurreratuta.
Lakerseko liderrak 5 puntu sartu ditu lehen zatian, 3 jaurtiketa egin eta 2 gauzatuta, eta 40.000. puntua sartu ditu bigarrenean, sarrera bikain batean, ezker eskuarekin saskiratuta.
Gainera, Lebron bigarrena da minutu gehien jokatu dituztenen zerrendan, laugarrena da asistentzia gehien eman dituztenen artean, eta zortzigarrena, berriz, lapurreta gehien egin dituztenen sailkapenean.
"King" Jamesek, bestalde, lau titulu irabazi ditu NBAn: bi Miami Heatekin, bat Cleveland Cavaliersekin eta beste bat Los Angeles Lakersekin.