ERREGINA KOPA
IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak Erreginaren Kopa ekarri nahi dute Euskal Herrira
AGENTZIAK | EITB MEDIA
IDK Euskotrenek, final-laurdenetan, ostegunean bertan (18:00etan) jokatuko du Valentzia Basketen aurka, eta Lointek Gernikak, ostiralean (18:00etan), Perfumerias Avenidaren aurka jokatuko du.
IDK Euskotrenek eta Lointek Gernika Bizkaiak 2023-24 denboraldiko Erreginaren Kopa ekarri nahi dute Euskal Herrira, ostegun honetan, martxoak 21, eta ostiralean, hilak 24, jokatuko dena. Huelvako Carolina Marin Kirol Pabiloian jokatuko dira bi partidak, aurreikusi ezin den txapelketa izango da, emozioa eta maila altua eskainiko dituena.
Ostegunean hasiko da txapelketa, Valentzia BC eta IDK Euskotrenen arteko final-laurdenetako lehen kanporaketarekin (18:00etan), eta ondoren Spar Girona-Movistar Estudiantes, 20:30ean. Bitartean, ostiralean Perfumerias Avenida-Lointek Gernika (18:00etan) eta Casademont Zaragoza-Baxi Ferro (20.30ean) kanporaketen txanda izango da.
IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak Casademont Zaragozaren lekukoa hartu nahi dute txapeldun gisa. Talde gipuzkoarra eta bizkaitarra irabazteko ilusio guztiarekin iritsiko dira Kopara.