Itxi

Ligako azken jardunaldia

IDK Euskotrenek play-offa jokatuko du, eta Lointek Gernika kanpoan geratu da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gipuzkoako taldea 70-63 gailendu zaio Ensinori, eta Bizkaikoa galtzaile atera da Perfumerias Avenida liderraren aurka. Kutxabank Araskik, berriz, garaipenarekin agurtu du denboraldia.

IDK taldeko jokalariek play-offa jokatuko dute. Argazkia: @ibaetabasket

IDK Euskotren Emakumezkoen Endesa Ligako tituluaren lehian sartu da, ligako azken jardunaldian Ensino 70-63 gaindituta. Donostiako taldeak zazpigarren postuan amaitu du liga, eta Valentzia Basketekin neurtuko ditu indarrak.

Lointek Gernika, aldiz, tituluaren lehiatik kanpo geratu da. Bizkaiko taldeak erronka zaila izan du, Perfumerias Avenida liderraren etxean jokatu duelako. Azkenean jipoia hartu dute, 67-38. Liga 10. postuan amaitu du Gernika-Lumoko taldeak, 14 neurketa irabazita eta 16 galduta.

Azkenik, Kutxabank Araskik garaipena lortu du etxean, laugarren postuagatik lehian ari zen Jairisen aurka. Arabako tadea 73-67 gailendu da, eta, ondorioz, 12. postuan amaitu du denboraldia.

Albisteak (3)