Apirilaren 25etik
Emakumezkoen Endesa Ligako titulua irabazteko play-offetako partidak eta egutegia
EITB MEDIA
Euskal ordezkari bakarrak, IDK Euskotrenek, Valentzia Basket egungo txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan. Joaneko partida apirilaren 25ean izango da, eta itzulikoa, apirilaren 28an.
IDK Euskotrenek apirilaren 25ean emango dio hasiera Emakumezkoen Endesa Liga irabazteko play-offari. Donostiarrek aurkari latza dute final-laurdenetan, Valentzia Basket egungo txapelduna. Kanporaketa, bi partidetara erabakiko da.
IDK-k zazpigarren tokian amaitu zuen liga erregularra eta valentziarrek bigarrenean, Perfumerias Avenidaren atzetik, eta ondorioz, final-laurdenetan elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.
Play-offetako egutegia, honako hau da:
FINAL-LAURDENETAKO PLAY-OFFAK:
A) Perfumerias Avenida vs Baxi Ferrol (Joanekoa: 61-49 / Itzulikoa: 87-69)
B) Valentzia Basket vs IDK Euskotren (Joanekoa: 59-60 / Itzulikoa: 79-69)
C) Casademont Zaragoza vs Movistar Estudiantes (Joanekoa: 74-65 / Itzulikoa: 62-47)
D) Spar Girona vs Hozono Global Jairis (Joanekoa: 50-60 / Itzulikoa: 70-47)
Joaneko partida: apirilak 25, osteguna
Itzuliko partida: apirilak 28, igandea
FINALERDIETAKO PLAY-OFFAK:
1) Perfumerias Avenida vs Spar Girona
2) B iValentzia Basket vs Casademont Zaragoza
Joaneko partidak: maiatzak 2, osteguna
Itzuliko partidak: maiatzak 5, igandea
FINALA:
FINALA: 1 Irabazlea vs 2 Irabazlea
1.J: maiatzak 9 osteguna
2.J: maiatzak 12 igandean
3.J: miatzak 16 osteguna (beharrezkoa izanez gero)