Berritzea
Marta Hermidak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez
EITB MEDIA
Jokalari madrildarrak lortu ditu puntu gehien taldean: 291. Halaber, 114 errebote hartzeaz gain, 77 asistentzia egin ditu denboraldi honetan.
Marta Hermidak Kutxabank Araski taldean jokatzen jarraituko du datorren denboraldian, klubak astelehen honetan iragarri duenaren arabera. Arabako taldeak egindako lehen denboraldian, taldean puntu gehien saskiratu dituen jokalaria izan da, 9,7 puntu partidako, hain zuzen ere. Oro bat, 114 errebote hartu ditu, 77 asistentzia egiteaz gain. Asistentzien atalean, 2023-2024 denboraldian, gehien egin dituen bigarren jokalaria izan da taldean.
Uda honetan, Mexikoko Liga jokatuko du Hermidak Panteras de Aguascalientes taldearekin. Ondoren, Gasteizera itzuliko da, berdeekin bigarren denboraldia egiteko.
¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿@martahh97 seguirá de verde una temporada más ¿
— Araski AES (@Araski) May 20, 2024
¿ https://t.co/HucJIymdpQ#ConstruyendoSueños #AmetsakEraikitzen #LFEndesa pic.twitter.com/mz3PRtWKRM
"Marta oso eskuzabala da egiten duen ahaleginean. Beti dauka energia ona, eta kantxan islatzen saiatzen da. Aurten erakutsi du. Bigarren denboraldian, duen konfiantzarekin, oso momentu onak eman ditzake", baieztatu du Made Urieta taldeko entrenatzaileak.