Itxi

Fitxaketa

Gernikak Kendra Chery fitxatu du

EITB Media

Leer en Castellano

Jokalari frantziarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Gernika-Lumoko taldearekin. Frantziako Landes taldetikdator, 1,85 metro neurtzen du eta hegaleko postuan jokatzen du.

Kendra Chery, Lointek Gernika BIzkaiako jokalaria. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Kendra Chery fitxatu du. Hegaleko jokalari frantziarrak 1,85 metro neurtzen du, 23 urte dauzka, azken lau denboraldiak Frantziako Landes taldean jokatu ditu eta denboraldi baterako kontratua sinatu du Gernika-Lumoko klubarekin.

Aste honetan Itziar Ariztimuñok kontratua berritu du taldearekin; beraz, Chery da Lointek Gernika BIzkaiak 2024-2025 sasoirako duen bigarren jokalaria.

"Elkar so ondo ulertu naiz taldearekin. Balore berak defendatzen ditugu; hau da, eguneroko lanaren bidez emaitzak eta hobekuntzak etortzen direla. Nire taldekide berriak eta zaleak ezagutzeko gogo asko ditut", adierazi du Kendra Cheryk kontratua sinatuta.

Albisteak (2)