Itxi

Fitxaketa

Irati Etxarri nafarra, Lointek Gernikaren fitxaketa berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Uni Gironatik datorren hegaleko pibota (25 urte eta 1,89 m.) Bizkaiko taldeak denboraldi berrirako iragarri duen zazpigarren jokalaria da.

Irati Etxarri, Lointek Gernikako jokalaria. GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Irati Etxarri hegaleko pibot nafarraren fitxaketa iragarri zuen astearte honetan. Uni Gironan jokatu du orain arte, eta Bizkaiko taldeak denboraldi berrirako baieztatu duen zazpigarren jokalaria da.

Etxarriz (25 urte eta 1,89 m.) gain, honako hauek dira nobedadeak: Ane Olaeta base bizkaitarra, Kendra Chery hegaleko jokalari frantziarra, Laura Westerik eskolta nederlandarra. Era berean, Maya Dodsonek, Marta Alberdik eta Itziar Ariztimuñok ere jarraituko dute.

Jokalari nafarra internazionala izan da, bai formakuntza mailan bai absolutuan. Lointek Gernikaren arabera, "emakumezkoen ligan etorkizun gehien duen jokalarietako bat da, nahiz eta lesioengatik -eskuin belauneko ebakuntza egin zioten 2023ko martxoan- ezin izan duen bere maila erakutsi".

"Hizki guztiak dituen taldea osatu nahi dugu, jokalari guztiak parte senti gaitezen. Nik neuk nire maila errekuperatu nahi dut", nabarmendu du kirolari iruñearrak Gernikak zabaldutako adierazpenetan.

Bestetik, Lucas Fernandez entrenatzaileak azpimarratu duenez, "maila goreneko lehiakidea da; sendotasuna eman dezake, eguneroko lanean zein lehian, kantxako bi aldeetan. Ziur nago taldeko gainerako piezak osatzen lagunduko digula".

Albisteak (5)