Itxi

Utzita

Awa Famek Lointek Gernikan jokatuko du, Valentzia Basketek utzita

EITB MEDIA

Azken denboraldian, 1,92 metro luze den pibotak Valencia Basketeko lehen taldea eta Nou Paternako bigarren taldea uztartu ditu. Lehen taldearekin 71 partida jokatu ditu azken urteetan.

Awa Fam, Lointek Gernikako jokalaria

Awa Famek (Santa Pola, 2006/06/17) Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du 2024/2025 denboraldian Valencia Basketek utzita. Famekin, Lointek Gernika Bizkaiak 9 jokalari ditu 2024/2025 denboraldirako: Itziar Ariztimuño, Kendra Chery, Marta Alberdi, Laura Westerik, Ane Olaeta, Maya Dodson, Irati Etxarri, Elena Buenavida eta Awa Fam.

Azken denboraldian, 1,92 metro luze den pibotak Valencia Basketeko lehen taldea eta Nou Paternako bigarren taldea uztartu ditu. Lehen taldearekin 71 partida jokatu ditu azken urteetan. LF Challengueko jokalaririk onena izan da bataz beste 12 puntu, 10 errebote eta 2,2 asistentzia lortuz, guztira 18,5 kredituko balorazioa. L'Alquerian hazitako jokalaria Espainiako selekzioak hautatu du, 17 urterekin, gonbidatu gisa, Parisko Joko Olinpikoak prestatzeko.

Awa Famek Lointek Gernika Bizkaiaren "lehiakortasuna" nabarmendu du: "Maila gorenean lan egin ahalko dut. Egunero gogor lan eginez hobetu eta hazteko toki aproposa da, eta pixkanaka Emakumezkoen Endesa Ligan nire lekua egitea espero dut. Ni bezalako jokalari gazte batentzako leku bikaina da".

Lucas Fernandezek, ordea, Valencia Basketekin izandako harreman eta komunikazio onak nabarmendu ditu: "Awa Fam izaera handiko jokalaria da, eta agerikoa da arlo fisikoan duen gaitasuna, indar asko emango dio taldeari. Era berean, Malosten bere gaitasunak landu ahalko ditu, kantxan gauza asko egin ahal dituen jokalaria delako, erasoan bere mugikortasunarekin zein defentsan erreboteak hartuz".

Albisteak (5)