Itxi

Berritzea

Natalie Van den Adelek Kutxabank Araskin jarraituko du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Talde gasteiztarreko kapitainak seigarren denboraldia egingo du. Holandarra da Araskiko saskiratzaile nagusia, eta partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria.

Natalie Van del Adel Argazkia: @Araski

Natalie Van den Adelek kontratua berritu du Kutxabank Araskirekin, eta seigarren denboraldia egingo du taldean.

Holandako jokalaria Araskiren historia da. Izan ere, saskiratzaile nagusia da (1.050 puntu) eta partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria (132). Gainera, bigarren erreboteatzaile nagusia da, Kutxabank Araskin egindako bost kanpainetan 463 harrapaketa egin baititu.

Natalie Van den Adel (1990/10/25) 2017ko udan iritsi zen Gasteizera. Jokalari holandarra etxean bezala sentitzen da Arabako hiriburuan, eta Araski DNAren erakusle da, pista barruan eta kanpoan. Hiru denboraldiren ondoren, Van den Adelek geldialdi bat egin zuen bidean, 2022an berriro berdez jantzi aurretik.

Albisteak (3)