Itxi

Fitxaketa

Kutxabank Araskik Bethy Mununga fitxatu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hegal-pibot belgikarra Villeneuve taldetik dator, Frantziako txapeldun eta Euroligako finalista izan dena.

Bety Mununga. Argazkia: Araski

Bethy Mununga da Kutxabank Araskiren bigarren fitxaketa datorren denboraldirako. Hegal-pibot belgikarra Villeneuve taldetik dator, Frantziako txapeldun eta Euroligako finalista izan dena. Mununga Belgikako selekzioarekin dago orain, Parisko Olinpiar Jokoak prestatzen.

1,80 metroko altuera du, eta hiru denboralditan 9,9 puntu eta 11,4 erreboteko batezbestekoa lortu ditu, % 46ko asmatzearekin jaurtiketetan.

Araskiko hegal-pibot berriak Errumanian hasi zuen bere ibilbide profesionala, ASC Sepsirekin. Denboraldi eta erdiren ostean, Villeneuvek fitxatu zuen, eta 27 partida jokatu ditu Europako txapelketan eta Ligan.

Albisteak (2)