Itxi

EuroCup

IDK Euskotrenek ACS Sepsi-SIC, Izar Gorria eta AEO Proteas Voulas izango ditu aurkari EuroCupeko multzo fasean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gipuzkoako taldeak, beraz, jokatuko du Sfantu Gheorghen (Errumania), Belgraden (Serbia) eta Voulan (Grezia), urrian hasiko den txapelketako lehen hilabeteetan. IDK Euskotren C multzoan arituko da.

IDK Euskotren EuroCupeko lehen zozketan sartu da, ostegunean. Argazkia: IDK Euskotren.

IDK Euskotrenek Errumaniako ACS Sepsi-SIC, Serbiako Izar Gorria eta Greziako AEO Proteas Voulas izango ditu aurkari, 2024-25 denboraldiko EuroCupen, multzo fasean, ostegunean egindako zozketak zehaztu duenez.

Gipuzkoako taldeak, beraz, jokatuko du Sfantu Gheorghen (Errumania), ACS Sepsi-SICen aurka aritzeko, Belgraden (Serbia), Izar Gorria aurkari, eta Voulan (Grezia), AEO Proteas Voulasen kantxan ibiltzeko, urrian hasiko den txapelketako lehen hilabeteetan. IDK Euskotren C multzoan arituko da.

2023-24 denboraldian, ACS Sepsi-SICek Errumaniako Ligako hirugarren postua lortu zuen, eta Kopa bereganatu; Izar Gorriak, Serbian, txapeldunorde amaitu zuen Liga; eta AEO Proteas Voulasek, Grezian, laugarren postua eskuratu zuen, Ligako txapelketan.

Albisteak (5)