Austrian
Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak hiruko saskibaloiko Europako Txapelketa irabazi du Espainiarekin
Agentziak | EITB MEDIA
Espainiako taldeak zilarra irabazi zuen izan berri diren Parsiko jokoetan, eta Frantziaren kontrako finalean 11-19 gailendu da.
Gracia Alonso de Armiño bilbotarraren Espainiako selekzioak hiruko saskibaloiko Europako Txapelketa irabazi du, historian bigarrenez, Frantzia 11 eta 19 mendean hartuta Austrian jokatutako finalean.
Espainiako taldea hasieratik gailendu da eta garaipen argia lortu du. Taldeak aurtengo uda bikaina biribildu egin du; izan ere, Parisen izandako olinpiar jokoetan zilarra irabazi zuten Gracia Aloso de Armiñok, Sandra Ygueravidek, Vega Gimenok eta Juana Camilionek.
Espainiak ez dio aukerarik eman Frantziari, txapelketako jokorik onena egin baitu, eta biko jaurtiketekin kalte handia egin dio.
Frantzia mendean hartu aurretik, Gracia Alonso de Armiñok eta bere taldekideek Azerbaiyan, Austria, Ukraina eta Polonia kanporatu dituzte.