Itxi

Aurkezpen ofiziala

Endesa Liga, prest

Erredakzioa

Endesa Ligako denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da Madrilen. Sergii Gladyrrek irabazi du hirukoen lehiaketa eta James Gistek birrintzeena.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Endesa Ligako denboraldiaren aurkezpen ofiziala asteazken honetan egin dute Madrilen, Endesa konpainiaren egoitzan. 2012-13 denboraldiaren aurkezpenean Birrintzeen eta Hirukoen Lehiaketa Ofizialak egin dira.

Alhaji Mohammed (Blancos de Rueda Valladolid), Tomas Satoransky (Cajasol), Charles Garcia (Mad-Croc Fuenlabrada), Marcus Slaughter (Real Madril) eta James Gist (Unicaja) jokalariek hartu dute parte birrintzeen lehiaketan. Azkenean birrintze onena James Gisek egin du.

Aldez aurretik, Hirukoen Lehiaketa egin dute. Carl English (Asefa Estudiantes), Alberto Corbacho (Blusens Monbus), Chad Toppert (CAI Zaragoza), Kostas Vasileiadis (Gescrap Bizkaia Bilbao Basket), Javi Salgado (Lagun Aro GBC), Sergii Gladyr (Mad-Croc Fuenlabrada), Rudy Fernandez (Real Madril) eta Rafa Martinez (Valencia Basket Club) jokalariak lehiatu dira. Garaipena, Sergii Gladyrrentzatz.

Ekitaldia Juanma Lopez Iturriagak aurkeztu du. Taldeetako izar nagusiak bertan izan dira, 18 jokalari Endesa Ligako talde bakoitzeko.


Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)