Endesa Liga
Lointek Gernika nagusi, Ardoiren aurkako derbian; IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu egin dute
EITB MEDIA
Gernikako taldeak 90-61 irabazi zion Oses Construcciones Ardoiri. IDK-k Celtaren kontra galdu egin zuen 66-60, eta Kutxabank Araski ere ez zen gai izan Girona mendean hartzeko (76-61).
Lointek Gernikak Oses Construcciones Ardoi 90-61 menderatu zuen asteburuan, denboraldiko bigarren euskal derbian. Malosten jokatutako partidan hasieratik aurretik joan zen etxeko taldea.
Bestetik, IDK Euskotrenek ezin izan zituen puntuak etxera ekarri Celtaren kontra galdu ondoren. Azken laurdenean ihe egin zion garaipenak; izan ere, Azu Muguruzak entrenatzen dituen neskek alde eduki zuten markagailua bigarren eta hirugarren laurdenetan, baina ez ziren emaitzari eusteko gai izan. Donostiarrek Europan lehiatu beharko dute asteazken honetan, Belgraden, Izar Gorriaren aurrean.
Azkenik, Kutxabank Araskik ere ez zuen jardunaldi ona izan, ezin izan baitzion Spar Gironari irabazi. Denboraldi honetan partidarik galdu gabe jarraitzen du Kataluniako taldeak.
Emaitza horien ostean, Kutxabank Araski azken-aurreko postuan dago Endesa Ligako sailkapenean, eta azken lekuan jarraitzen du Ardoik, oraindik punturik lortu gabe. Lointek Gernika hamargarren dago; hamahirugarren, ordea, IDK.