Endesa Liga
Euskal taldeek porrotak jaso dituzte ligako aurreneko jardunaldian
Erredakzioa
Baskoniak CAI Zaragozaren aurka porrota jaso du, Gescrap Bizkaiak ezin izan du Herbalife Kanaria Handia gainditu, eta FIATC Joventutek jipoia eman dio Lagun Arori, Badalonan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Endesa Ligako hiru euskal taldeek denboraldia gaizki hasi dute, hiru porrot gogor jaso baitituzte. Sito Alonsoren mutilek 89-73 galdu zuten FIATC Joventuten aurka. Badalonako taldeak partida bikaina jokatu zuen, eta Lagun Arok ezin izan zuen aurpegia eman. Gainera, Gescrap Bizkaiak ‘Harkaitza’n bere bederatzigarren porrota jaso zuen, Herbalife Kanaria Handiaren aurka 65-59 galduta. Caja Laboral Baskoniak CAI Zaragozaren aurka 88-75 galdu zuen, itxura kaskarra erakutsita.