Bigarren baja
Annika Soltau pibot alemaniarrak ez du Lointek Gernikan jarraituko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Soltauren baja Lointek Gernikak azken egunetan iragarritako bigarrena da, Taylor Mikesell eskolta estatubatuarraren agurraren ostean.
Lointek Gernika Bizkaiak eta Annika Soltau pibot alemaniarrak denboraldi amaierara arte lotzen zituen kontratua etetea erabaki dute, talde euskaldunak ostegun honetan adierazi duenez.
Soltauren baja Lointek Gernikak azken egunetan iragarritako bigarrena da, Taylor Mikesell eskolta estatubatuarraren agurraren ostean.
Alemaniar gazteak lau partida jokatu ditu Lucas Fernandezen aginduetara, batez beste 3 puntu, 2 errebote eta 3,8ko balorazioa lortuz 7 minutu baino gehixeagotan.