Itxi

Emakumezkoen Endesa Liga

Lointek Gernika eta IDK Euskotren garaile, Kutxabank Araski eta Ardoi galtzaile 8. jardunaldian

EITB Media

Leer en Castellano

Bizkaitarrek Zaragozari irabazi diote (73-70) eta gipuzkoarrek Cadi La Seuri (77-73). Aldiz, nafarrek porrot egin dute Kanaria Handiaren aurka (72-54) eta arabarrek porrota jaso dute Celtaren aurka (71-63).

Lointek Gernikaren partidako irudia. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek garaipena lortu dute larunbat honetan jokatu den Emakumezkoen Endesa Ligako 8. jardunaldian eta Oses Construccion Ardoik eta Kutxabank Araskik porrot egin dute.

Lointek Gernikak bosgarren garaipena lortu du Ligan Zaragozaren aurka. Hasieratik jaun eta jabe izan dira euskaldunak, lehen laurden aipagarri batekin, eta atsedenaldira tarte erosoarekin joan dira (42-34). Hala ere, Zaragozak beldurra sartu die Gernikakoei, hirugarren laurden bikainean partida irauliz eta hiru puntura jarriz. Azkenean, alde horrexegatik irabazi du Lointekek, azken laurdeneko erreakzio onari esker (73-70).

IDK-k ere hirugarren garaipena lortu du Donostian, Cadi La Seu mendean hartuta. Kasu honetan partida oso parekatua izan da uneoro, bi taldeen arteko puntu aldea oso txikia izan da eta luzapenean erabaki behar izan dute irabazlea. Gipuzkoarrek une oro eraman dute aurrea, baina azken laurdenean berdintzen utzi dira. Azken bost minutuetan IDK garaile atera da (77-73).

Araskik eta Ardoik, aldiz, ez dute zorte bera izan. Celtari aurre egiten hasi da talde gasteiztarra, baina bigarren laurden txar batean, aurkariak ia puntutan bikoiztu duenean, 13 puntuko aldearekin joan dira atsedenaldira (43-30). Atsedenalditik bueltan, partidara sartu dira berriro eta aldea lau puntura murriztu dute partzial on pare batekin. Baina azken laurdenean galiziarrak hobeak izan dira eta partida irabazi dute (71-63).

Nafarren kasuan ere ondo hasi dute partida Kanaria Handiaren etxean, baina, Araskiri bezala, bigarren laurden kaskarrak kalte egin die, atsedenaldira 12 puntu gutxiagorekin joanez (39-27). Aldageletatik bueltan, lehia parekatuago jarri da, baina ez da nahikoa izan eta seigarren porrota jaso dute (72-54).