Endesa Liga
IDK Euskotrenek Laura Cornelius fitxatu du
EITB Media
Eskolta eta joko-antolatzaile postuetan joka dezake 28 urteko herbeheretarrak. Perfumerias Avenidarekin kontratua eten ostean iritsi da Donostiako taldera. Bere bigarren aroa biziko du IDK Euskotrenen, 2021-2022 denboraldian talde gipuzkoarrean jokatu baitzuen.
IDK Euskotrenek Laura Cornelius fitxatu du, denboraldi amaierara arte. Herbeheretarra Salamancako Perfumerias Avenida taldearekin zuen kontratua eten ostean heldu da Donostiako taldera.
Cornelius 2024ko udan iritsi zen Perfumerias Avenidara, baina Anna Montañanak zuzendutako taldean ez zuen asko jokatu, Iyana Martinen eta Silvia Dominguezen maila onaren ondorioz.
28 urteko jokalariak bigarren aroa biziko du Gipuzkoako taldean, 2021-2022 denboraldian IDK Euskotrenen jokatu baitzuen, aurreko sasoian Lointek Gernika Bizkaiarekin aritu ondoren. Beraz, kluba ezagutzen du eta berehala egokitzea espero da. Eskolta zein joko-antolatzaile postuetan joka dezake.
Laura Corneliusek 2022an utzi zuen IDK Euskotren, eta, ordutik, Spar Girona, Turkiako Cukurova eta Perfumerias Avenida taldeetan egon da.