Itxi

Fitxaketa

IDK Euskotrenek Maria Eraunzetamurgil fitxatu du, 2027ra arte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hegal-pibot donostiarra, IDK Euskotreneko harrobiko jokalaria bera, Gipuzkoako taldera itzuli da. Valentziatik fitxatu du klubak, "ilusioa ekarri eta taldeari sendotasuna ematea helburu".

Maria Eraunzetamurgil 2027ra arte izango da IDK Euskotrenen. Irudia: IDK Euskotren.

IDK Euskotrenek Maria Eraunzetamurgil hegal-pibot donostiarra fitxatu du, 2027ra arte, klubak astelehen arratsaldean iragarri duenez. Eraunzetamurgil, IDK Euskotreneko harrobiko jokalaria bera, Gipuzkoako taldera itzuli da; Valentziatik fitxatu du klubak, "ilusioa ekarri eta taldeari sendotasuna ematea helburu".

Eraunzetamurgilek urtebete eman du Valentzian. 2023-24 denboraldian, Endesa Liga eta Erregina Kopa irabazi zituen, eta, 2024-25 denboraldian, Superkopa. 2026ko ekainera arteko kontratua zuen Valentziako klubarekin, baina, hori desegiteko akordioa eginda, IDK Euskotrenen emango dio jarraipena kirol ibilbideari.

Albisteak (2)