Endesa Liga
Montse Brotonsek kontratua berritu du Araskirekin
EITB Media
Alacanteko jokalariak denboraldi batez berritu du klubarekin duen lotura, eta bigarren sasoia beteko du Gasteizko taldean.
Montse Brotons, Araskiko jokalaria. Argazkia: @Araski
Montse Brotonsek kontratua berritu du Kutxabank Araskirekin, urtebeterako. Hala, bada, Arabako taldeak jada sei jokalari ditu baieztatuta 2025-2026 denboraldirako.
Lesio baten ondorioz urtebete jokatu gabe eman ostean, Montsek konfiantza berreskuratu du Gasteizko taldean. 2024-2025 sasoian 30 partida jokatu ditu Endesa Ligan, batez beste neurketako 10 minutu jokatuta.
Cocentainan (Alacant) jaiotako jokalariak seigarren denboraldia beteko du saskibaloiaren maila gorenean 2025-2026 sasoian.