Itxi

Biarritzen

Surfeko Roxy Pro txapelketa, zuzenean eta esklusiban

Erredakzioa

Uztailaren 10etik 14ra Biarritzen jokatuko da surfeko lehiaketa ospetsua eta eitb.com-en zuzenean eta esklusiban jarraitu ahal izango da.

Roxy Pro 2013

Nesken surfaren munduko txapelketarik garrantzitsuena den 'Roxy pro'-ren 2013ko edizioa uztailaren 10a eta 14a artean jokatuko da Biarritzen eta zuzenean ikus dezakezu eitb.com-en.

Bertan izango diren 17 emakumeek ASP Women's World Tour 2013 zirkuituan hartzen dute parte.

Kirol horretako onenak izanen da; lapurdiko Pauline Ado kirolariak parte hartuko du bertan. Surfista hendaiarra Alize Arnadud frantsesarekin batera Europako lehiakide bakarra da.

 

Informazio gehiago (1)