Munduko zirkuitua
Bodyboarda: Uranga, final-zortzirenak arte Pipelinen
K.I.
Erredakzioa
Txapelketa Reunion Uharteko Amaury Laverhe bodyboarlariak irabazi zuen.
Munduko bodyboard zirkuituko lehen proban, Turbo Pipeline Pro txapelketan, Alex Uranga zumaiarra oso txukun aritu da, final-zortzirenak arte iristea lortu zuelarik.
Horretarako bi kanporaketa gainditu behar izan zituen. Azkenekoan ere minutu askotan zehar lehen bi postuetan egon zen Uranga, baina amaieran ez zuen aukerarik izan eta laugarren postuan bukatu zuen. Olatu gehien berak hartu zuen, baina ezin izan zuen puntu gehiegi bildu, bi olatu onenek 4.83 eta 1.77 puntu bildu zituzten.
Txapelketa Reunion Uharteko Amaury Laverhe bodyboarlariak irabazi zuen.