Itxi

WQS zirkuitua (Australia)

Surfa: Aranburu laugarren kanporaketarako sailkatu da

K.I.

Erredakzioa

Zarauztarraren bi olatu onenek 7.33 eta 5.47 puntu jaso dituzte.

Aritz Aranburuk maila ona ematen jarraitzen du Margaret Riverreko txapelketan, Australian. Hirugarren kanporaketan bere txandako onena izan da, sailkapena lortuz.

Txanda borrokatua izan da, lau surflarien artean puntu aldea ez da handia izan. Zarauztarraren bi olatu onenek 7.33 eta 5.47 puntu jaso dituzte.

Laugarren kanporaketa hiru gizoneko txandek osatuko dute.

HIRUGARREN KANPORAKETA
3. txanda
1 12.80 Aritz Aranburu EUS
2 10.83 Marco Giorgi URY
3 10.07 Kieran Horn USA
4 10.03 Austin Ware USA
LAUGARREN KANPORAKETA
2. txanda
Kekoa Bacalso HAW
Yadin Nicol AUS
Aritz Aranburu EUS


Albisteak (1)