Euskaldun askoren partaidetza
Surfa: WQS zirkuitoa, Bretignollesen
K.I.
Erredakzioa
Jatyr Berasaluze, Txaber Trojaola, Hodei Collazo eta Romain Laulhe bigarren kanporaketan hasiko dira.
Europan jarraitzen du WQS zirkuitoak. Eskoziako txapelketaren ondoren, Frantzian dago orain, Bretignolles-ko Protest Vendee Pro txapelketarekin. Lau izarreko maila duen lehiaketa da.
Euskaldun asko ageri dira parte hartzaileen artean. Lehen kanporaketan sartuko dira uretara Haritz Mendiluze, Igor Muniain, Borja Agote, eta Norman Landa. Bigarren kanporaketan hasiko dira Jatyr Berasaluze, Txaber Trojaola, Hodei Collazo, eta Romain Laulhe.
Gizonezkoen txapelketa hau hasi aurretik, emakumezkoen pro junior zirkuitoko txapelketa egin da, Europako zirkuitoko lehenengoa. Ainara Aymat laugarren postuan sailkatu da. 13 urteko zarauztarrak finalera iristea lortu du 21 urtez azpiko txapelketa honetan.