'5 olatu, 5 kontinente'
Surfa: Acerok munduko bost olatu garrantzitsuenak surfeatuko ditu
Erredakzioa
'Bost olatu, bost kontinente' proiektuak Pou anaiek egin zuten munduko zazpi horma garrantzitsuenak eskalatzeko proeiktuan du oinarria.
Kepa Acero surflari bizkaitarrak ‘Bost olatu bost kontinente’ proiektuari ekingo dio datorren maiatzaren 16an. Proiektuaren helburua bost kontinenteetako bost olatu garrantzitsuenak surfeatzea da.
Algortako surflariak Namibian ekingo dio abenturari. Bigarren olatua Panaitan (Java) bilatuko du. Ondoren, Gnarluko (Australia) olatuaren bila abiatuko da eta bertatik Txileko Patagoniara bidaituko du laugarren olatuaren bila. Abentura honi Mundakan emango dio amaiera.
Kepa Acero Pou anaiek eskaladan egin zuten munduko zazpi horma garrantzitsuenak eskalatzeko proiektuan oinarritu da.
Surfa baino gehiago
Keparen pasioa surfa da, baina surfa kirol soil bat baino gehiago dela uste du. Acerok mundua beste era batera ikusteko disziplinatzat hartzen du surfa.
Bakarrean ekingo dio bidaiari, baina sei taula eta bi kamara eramango ditu berarekin. Kirolari bizkaitarrak bidaiako irudi onenak grabatu nahi ditu, baita bertan gerta dakioken edozein esperientzia ere.