Azken olatuari esker sailkatua
Surfa: Aranburu, aurrera Californian
K.I.
Errredakzioa
Hodei Collazo eta Eneko Acero lehen txanpan kanporatuta gelditu dira eta zarauztarrak laugarren txanpan lehiatuko du.
Aritz Aranburu Nike 6.0 Pro txapelketako hirugarren kanporaketan parte hartzen izan dugu Lowers Trestles hondartzan. WQS zirkuitoko txapelketa da hau, sei izar prime kategoriakoa. Laugarren kanporaketarako urratsa ematea lortu du.
Zarauztarra ia txanda osoan lehen bi postuetan egon da. Amaierako pare bat minutu falta zirela Tom Whitakerrek olatu bikaina hartu eta Aritzen postua arriskuan jarri du. Aranburuk azken olatuan 7 puntutik gora atera ditu ordea, bigarren postua mantenduz. Aritz Aranbururen bi olatu onenek 7.10 eta 6.67 puntu jaso dituzte.
Hodei Collazo eta Eneko Acero txapelketa honetako lehen kanporaketan izan ziren parte hartzen, ez zuten gainditu ahal izan.
HIRUGARREN KANPORAKETA:
1 15.13 Joan Duru FRA
3 13.07 Tom Whitaker AUS
4 10.97 Drew Courtney AUS
2 13.77 Aritz Aranburu EUK