Itxi

Florianopolis

Surf: Aranburu, Brasilen

K.I.

Erredakzioa

WQS zirkuituko beste txapelketa batean hartuko du parte, Maresia Surf International izenekoan.

Aritz Aranburuk Brasilen jarraitzen du. WQS zirkuituko beste txapelketa batean hartuko du parte, Maresia Surf International izenekoan, Florianopolisen. 6 izarreko maila duen lehiaketa da.

Txapelketa gaur da hastekoa, eta zarauztarra bigarren kanporaketan sartuko da uretara. Bere txandan Leandro Bastos brasildarra ere badago. Beste bi aurkariak lehen kanporaketatik iritsiko dira.