Itxi

Bakion

Surfa: Euskal zirkuitua hasiko da asteburuan

K.I.

Erredakzioa

Euskal surf zirkuituaren 20. ekitaldia hasiko da larunbatean Bakion. Goizeko 9:00etan daude deituta surflariak, ondoren txapelketari ekiteko.

Euskal surf zirkuituaren 20. ekitaldia hasiko da larunbatean Bakion. Goizeko 9:00etan daude deituta surflariak, ondoren txapelketari ekiteko.

Berrikuntzak ditu aurtengo zirkuitoak: gizonezkoen open mailan zirkuito bakarra izango da, emakumezkoak itzultzen dira, eta sariak finalera iristen direnek soilik jasoko dituzte, kopuru handiagoa izango delarik ondorioz.

Lehen proba Bakion burutuko da. Bigarrena, abuztuan, Donostian, hirugarrena, urrian, Zarautz eta Orruan. Azkena, abenduan, oraindik zehaztu ez den toki batean.