Euskal zirkuitua
Surfa: Indar Unanue eta Garazi Sanchez, lehen irabazleak
K.I.
Erredakzioa
Euskal zirkuitoak abuztuan izango du jarraipena, 14-15ean, Donostiko Zurriolan.
Euskal surf zirkuitua asteburuan jarri zen abian, 75 parte hartzaile bildu ziren Bakion, gizonezkoen eta emakumezkoen lehian. Indar Unanue eta Garazi Sanchez izan ziren bi irabazleak, eta zirkuituko lehen liderrak dira.
Gizonezkoen finalak emozio ugari izan zuen. Igor Muniain lidertzan zegoela gehienez hartzea zituen 14 olatuen kopurura iritsi zen, uretatik irten zelarik. Minutu gutxi falta ziren eta Indar Unanuek olatu on baten bidez lehen postua bereganatu zuen. Zirkuitua iaz bezala hasi du zarauztarrak, lehen proba irabazita.
Emakumezkoetan 20 parte hartzaile bildu ziren. Finaleko lehen minutuetan urduri aritu zen Garazi Sanchez, baina 10 minutu inguru falta zirela burua hartu zuen eta Europako juniorrik onenetakoa zergatik den erakutsi zuen, garaipena eskuratuz. Bigarren Leticia Canales sailkatu zen. aipagarria izan zen Ainara Aymar gazte zarauztarra finaleraino iritsi izana.
Euskal zirkuitoak abuztuan izango du jarraipena, 14-15ean, Donostiko Zurriolan.
Surflari gaztetxoenak, berriz, Zurriolan bildu ziren asteburuan. Ikastxiki zirkuitoko hirugarren proba izan zen, Rip Curl Gromsearch-erako puntuagarria. 90 partaidetik gora bildu ziren.
SAILKAPENA ZIRKUITOA GIZONEZKOAK
1 Indar Unanue 1000 puntu
2 Igor Muniain 860
3 Ander Mendiguren 670
4 Asier Makeda 610
5 Pablo Solar 610
5 Gontzal Mendiola 555
7 Mario Azurza 555
7 Txaber Gaminde 500
SAILKAPENA ZIRKUITOA EMAKUMEZKOAK
1 Garazi Sanchez 1000 puntu
2 Leticia Canales 860
3 Lore Eizagirre 730
4 Ainara Aymat 670
5 Ariane Ochoa 610
5 Maria Ortiz 610
7 Batirtze Bilbao 555
7 June Erostarbe 555