WQS Zirkuitua
Surfa: Collazo final-laurdenetan kanporatu dute
K.I.
Erredakzioa
Nat Young nagusitu zaio txanda horretan, amaierarako bi minutu falta zirela hartu dio aurrera.
Hodei Collazoren ibilia final-laurdenetan amaitu da WQS zirkuituko Sri Lanka Airlines txapelketan. Nat Young nagusitu zaio txanda horretan, amaierarako bi minutu falta zirela hartu dio aurrera.
Ia txanda osoan aurretik izan da zarauztarra, bi minuturen faltan Collazok olatu hartu eta itxi egin dio, aldiz estatu batuarrak hartu duenak aukera eman dio maniobrak egiteko, sailkatu egin delarik.
Collazok emaitza ona lortu du, 1266 puntu bilduz. Txapelketa Julian Wilsonek irabazi du, Nat Young izan du hain zuzen finaleko aurkaria.
FINAL-LAURDENAK
2 9.00 Hodei Collazo EUK
1 10.26 Nat Young USA