Huntington Beach
Surfa: California euskaldunik gabe
Erredakzioa
Eneko Acero eta Aritz Aranburu kanporatuak izan dira US Open Surfing txapelketako bigarren txandan.
Bukatu da euskaldunen jarduna US Open Surfing txapelketan, Huntington Beach-en. Eneko Acero eta Aritz Aranburu kanporatuak izan dira.
Bigarren kanporaketan gelditu da Eneko Acero. Azken postuan gelditu da txandan. Hiru olatu hartu ditu bizkaitarrak, bi onenek 4.4 eta 3.87 puntu jaso dituzte.
Aritz Aranburu hirugarren kanporaketaraino iritsita zegoen, baina ezin izan du aurrera egin. Txandako lehen minutuetan aurreneko postuetan egon da, baina 17 minuturen faltan lehen bi postuetatik kanpo gelditu da, eta ezin izan du aurrera egin. Itsasoa ez zegoen surflari bakoitzak olatu asko hartu ahal izateko, beraz, ondo aukeratu eta baliatu beharra zegoen. Zarauztarrak soilik bi olatu hartu ditu.
BIGARREN KANPORAKETA
2 10.34 Taj Burrow AUS
1 12.54 Nathaniel Curran USA
3 8.94 Tim Reyes USA
4 8.27 Eneko Acero EUS&' || 'nbsp;
HIRUGARREN KANPORAKETA
4 6.60 Aritz Aramburu EUS
3 9.30 Blake Thornton AUS
2 9.37 Kekoa Bacalso HAW
1 10.23 Nic Muscroft AUS