Asteburu betea
Surfa: Azores eta Lacanau
K.I.
Erredakzioa
Zurriolan ospatu behar zen euskal zirkuitua bertan behera gelditu da.
Asteburu bete-betea daukagu surf txapelketen munduan. Azores uharteetan, emakumezkoen zein gizonezkoen WQS zirkuitoa, Lacanaun gizonezkoen zein emakumezkoen pro junior zirkuitoa. Euskal surflariak txapelketa guzti hauetan hartuko dute parte. Zurriolan ospatu behar zen Euskal Zirkuitua bertan behera gelditu da azken unean.
Pauline Ado hendaiarrak final laurdenak arteko bidea egin du Azores uharteetan jokoan den Billabong Pro txapelketan. Hendaiarrak ezin izan zuen Claire Bevilacqua australiarra menperatu. Azoresko finala erabakita dago, Courtney Conlogue (Estatu Batuak) eta Laura Enever (Australia) izango dira aurrez aurre.