Sooruz Lacanau Pro
Surfa: WQS zirkuitoa, Lacanaun
K.I.
Txaber Trojaola, Jatyr Berasaluze, Eneko Acero eta Norman Landa lehen txandan arituko dira. Aritz Aranburuk bigarrenean hasiko du bere partaidetza.
Munduko WQS zirkuitoaren trenak Lacanaun du hurrengo geldialdia. Igandea bitartean Sooruz Lacanau Pro txapelketa burutuko da, 6 izarreko maila duena.
Izena eman dutenen artean euskal surflariak ageri dira. Lehen kanporaketan sartuko dira uretara Txaber Trojaola, Norman Landa, Eneko Acero, eta Jatyr Berasaluze. Bigarrengoan sartuko da Aritz Aranburu.