Itxi

Sooruz Lacanau Pro

Surfa: Bostetik hiru, lehen kanporaketan

K.I.

Erredakzioa

Txaber Trojaola, Eneko Acero, eta Jatyr Berasaluze bigarren kanporaketan egongo dira.

Sooruz Lacanau Pro txapelketan lehen kanporaketa osorik egiteko aukera izan zen lehen jardunaldian. Bost euskal surflari sartu ziren uretara, hauetatik hiruk aurrera egitea lortu zutelarik.

Txaber Trojaola, Eneko Acero, eta Jatyr Berasaluze bigarren kanporaketan egongo dira. Etxerako bidea hartu beharko dute Hodei Collazok eta Norman Landak. Aurrera egin duten hiruek, euren txandako lidertza eskuratu zuten, onenak izan ziren. Jatyr Berasaluzek, gainera, 8 puntuko bere olatua eguneko hamar onenen artean sartzea lortu zuen.

LEHEN KANPORAKETA

11. txanda

2 10.47 SHAUN CANSDELL AUS
3 10.16 RUDA CARVALHO BRA
1 13.10 TXABER TROJAOLA EUK
4 6.93 FREDDIE MEADOWS SWE

12. txanda

2 9.66 LEIGH MCMAHON AUS
1 9.74 EDUARDO FERNANDES PRT
4 7.50 HODEI COLLAZO EUK
3 8.77 GREGORY PASTUSIAK FRA

16. txanda

1 9.83 JAY QUINN NZL
2 8.80 JORGE SPANNER BRA
4 7.37 KYLE LANE ZAF
3 8.07 NORMAN LANDA EUK

22. txanda

1 12.83 ENEKO ACERO EUK
2 10.64 ODIRLEI COUTINHO BRA
3 7.37 BRUNO RODRIGUES BRA
4 5.00 RICARDO LANGE DEU

23. txanda

4 7.03 JAYCE ROBINSON GBR
2 12.10 KEVIN SULLIVAN HAW
3 9.47 OLI ADAMS GBR
1 13.00 JATYR BERASALUCE EUK