Itxi

WQS Pantin Classic

Euskal surflariak, Galizian

K.I.

Erredakzioa

Aritz Aranburu, Hodei Collzao eta Marcos San Segundo, bigarren txandan arituko dira.

WQS zirkuitoko txapelketa burutuko da aste honetan zehar Galizan, Movistar Pantin Classic izenekoa. Gizonezkoen zein emakumezkoen lehiaketa egingo da, bi kasuetan 6izarrekoa.

Izena eman dutenen artean euskaldun ugari ageri dira. Gizonezkoen txapelketan, lehen kanporaketan ariko dira Romain Laulhe, Norman Landa, Txaber Trojaola, Jatyr Berasaluce, eta Eneko Acero. Bigarrengoan sartuko dira uretara Marcos San Segundo, Aritz Aranburu, eta Hodei Collazo. Emakumezkoetan, berriz, Lee Ann Curren, Pauline Ado, Garazi Sánchez, Estitxu Estremo, eta Lore Eizagirre izango dira.