Sei izarreko maila
Surfa: WQS zirkuituko Munduko Txapelketa, laugarren aldiz Zarautzen
Erredakzioa
Aurten sei izarreko maila izango du txapelketak. Orain arte hiru izarrekoa besterik ez zen.
Zarautzen (Gipuzkoa) burutuko da laugarren urtez jarraian WQS Zirkuituko Munduko Txapelketako proba. Aurten gainera sei izarreko proba izango da (gorengo maila). Aurten arte hiru izarrekoa zen proba hau.
Abuztuaren 31tik irailaren 5a artean burutuko da txapelketa eta 20.000 pertsona inguru hurbilduko omen dira munduko surflari onenak ikustera.