Itxi

Sintra (Portugal)

Bodyboarda: Eunate Agirre final laurdenetaraino Sintran

K.I.

Erredakzioa

Miya Inoue japoniarrak kanporatu zuen Eunate. Ez da bodyboarlari oso ezaguna, aurrekanporaketatik iritsitakoa, eta finaleraino heldu zena.

Portugalgo Sintran burutu da munduko bodyboard zirkuitoko proba, Grand Slam kategoriakoa. Eunate Agirre final laurdenetaraino iritsi zen. Mundukko txapelketa irabazteko helburuan ez da emaitza oso ona, baina borrokan jarraitu beharra dauka bizkaitarrak.

Miya Inoue japoniarrak kanporatu zuen Eunate. Ez da bodyboarlari oso ezaguna, aurrekanporaketatik iritsitakoa, eta finaleraino heldu zena. Final laurdenekoan 9 puntuko olatu bat hartu ostean, erabakita utzi zuen txanda. Eunate Agirreren bi onenek 6.9 eta 6.25 jaso zituzten. Txapelka Isabella Sousak irabazi zuen.

Hurrengo astean Portugalen bertan Europa mailako txapelketa batean harutko du parte bizkaitarrak. Miss Sumol Cup txapelketa datorren asteartean eta asteazkenean jokatuko da.

Portugalgo txapelketa honek erabaki du gizonezkoen munduko txapelketa: Amaury Laverhnek lortu zuen garaipena eta honekin munduko txapelduna da. Sintran euskal ordezkaritza oparoa izan da gizonezkoetan. Guztien artean onena Alex Uranga izan zen. Zumaiarra zazpigarren kanporaketa kaleratu zuten.

SINTRA, EMAKUMEZKOEN FINAL LAURDENAK

Miya Inoue JPN 13.80
Eunate Agirre EUS&' || 'nbsp;13.15