Bosgarren kanporaketa
San Miguel Pro Zarautz: Eneko Acero, final-zortzirenetan kanporatua
A.B.
Erredakzioa
Txapelketa euskal ordezkari gabe geratu da. Acerok ezin izan du Tim Boal gainditu, baina lan bikaina egin du egun hauetan.
San Miguel Pro Zarautz txapelketa euskal ordezkari gabe geratu da igande goiz honetan. Eneko Acero final-zortzirenetan kanporatu dute.
Acerok Tim Boal izan du aurkari final-hamaseirenetako hirugarren txandan eta frantziarra atera da garaile. Boalek 11.67ko puntuazioa lortu du eta Acero 8.57ko puntuazioarekin geratu da.
Final-zortzirenetako emaitzak:
1: William Cardoso (BRA) 14.00 Vs Jayke Sharp (AUS) 11.16
2: Tonino Benson (HAW) 7.64 Vs Dion Atkinson (AUS) 13.93
3: Tim Boal (FRA) 11.67 Vs Eneko Acero (EUK) 8.57
4: Andre Silva (BRA) 12.34 Vs Leonardo Neves (BRA) 12.86
5: Gabriel Medina (BRA) 14.07 Vs Pablo Gutierrez (ESP) 7.00
6: Medi Veminardi (REU) 13.60 Vs Marc Lacomare (FRA) 14.30
7: Heitor Alves (BRA) 11.84 Vs Sebastien Zietz (HAW) 5.33
8: Nick Riley (AUS) 9.10 Vs Richard Christie (NZL) 10.53