2010, urte borobila
Pauline Adok emakumezkoen WCT zirkuiturako txartela lortu du
Sara Lavado
Erredakzioa
Hawaiko proban aurreneko zortziren artean sailkatzea behar zuen hendaiarrak eta zazpigarren bukatu du. Otsailaren 26tik aurrera onenekin surfeatuko du.
Hendaiako Pauline Ado surflariak emakumezkoen WCT zirkuiturako txartela lortu du, Hawain. Proba hasi baino lehen bosgarren postuan zen Ado WQSko sailkapenean eta aurreneko zortziren artean sailkatzea beharrezkoa zuen bere helburua lortzeko.
Ez zuen bigarren kanporaketa gainditu eta aurkarien emaitzen izan geratu zen. Azkenean, zazpigarren bukatu du.
2010ekoa urte borobila izan da Iparraldekoarentzat. Abuztuan Europako ASP zirkuitua eskuratu zuen, surflari batek Europan lor dezakeen titulu gorena. Eta otsailaren 26tik aurrera erronka berri bati aurre egingo dio, WCTko 2011ko denboraldiari.
Zorionak Pauline!