Elkarrizketa
Aritz Aranburu: 'Nire eguneroko jarduna konpartitzea gustatzen zait'
Isusko A.B.
Euskal surflariak tarte handia du sare sozialetan. Bertan jarraitzaileei era guztietako informazioa ematen die.
Aritz Aranburu nació en Zarautz el 30 de agosto de 1985, y es surfista profesional.
ASP World Tour
Aritz Aranburu: ''Jarraitzaileekin nire eguneroko jarduna konpartitzea gustatzen zait''Surflari euskaldunak tarte handia du sare sozialetan. Bertan jarraitzaileei era guztietako informazioa ematen die.
Aritz Aranburu Zarautzen sortu zen 1985eko abuztuaren 30ean eta surflari profesionala da.
Europako txapeldun izan zen 2007an eta ordura arte surfaren bigarren mailan lehiatu zen, WQS zirkuituan, alegia. Lehenengo hamabosten artean sailkatzea zuen helburu eta horrela, ASP World Tour munduko zirkuiturako sailkatzea.
2007an urte biribila egin zuen. 12.000 puntuak gainditu zituen eta WCTrako sailkapena lortu zuen, Europako bosgarren surflaria izanik erronka hori erdiesten.
Nondik zabiltza orain?
New Yorken nago. DC Shoes oinetakoen babeslearen photoshootean parte hartzeko etorri naiz.
Ez bada sare sozialengatik, zaila da jakitea non zauden.
Egia esan, oso baliagarriak dira. Hala ere, nitaz gehien arduratzen denak, nire amak, ez du ez facebook, ez twiterr, ez myspace, ez tuenti...
Zalantzarik gabe asmakizun itzela futbola ez den kirolentzat, hedabideetan zaila izaten baita denentzat lekurik izatea.
Oso lagungarri dira jendearengan iristeko. Hedabideek gero eta gehiago jarraitzen dute gure jarduna, baina telebistan ematen denean, surfa ez da asko ikusten.
Badakizue Facebooken eta blogetan egiten duzuena zuentzat onuargarri dela, ezta? Horrela zuen jarraitzaileek benetan jarraitzeko aukera dutelako.
Benetan nahi dudan lana daukat. Zortea da hori. Eta nire jarduna jarraitu nahi duenak horretarako aukera izan dezan gustatzen zait.
Kirol-arloari helduz, iazko behetik gora joan zen urtea. Berriz ikusiko zaitugu onenen artean?
Horretan gaude. Asko gozatzen ari naiz surfaz eta helburuek altuak izaten jarraitzen dute.
Zein izan daiteke gakoa? Prestaketa berezia egin duzu?
Gauzak ondo egiteko asmoa daukat, eta horrek gustura lan egitea reagiten du.
Zure oroitzapenik onena, olaturik onena...
Jendearen babesa sentitzea onena da. Sekulakoa izan zen Zarautzen irabazi nuenean.
Mundakaz zer diozu... pena da, ezta? Berriz itzuliko da noizbait txapelketa hori.
Egia esan, Mundakan babes handia izaten genituen etxeko surflariek. Noizbait beste txapelketaren bat edukiko dugu olatu onekin.
Eskerrik asko Aritz. Jarraituko duzu sareetan informazioa ematen, ezta?
Noski, aritzaranburu.com
Berriro onekin ikustea gustatuko litzaiguke. Zorte on!
Zerbait gehiago?
Uretara noa!